Nostr proxy baten erabilera modu oso eraginkorra da internet banda-zabaleraren eta mugikorretan bateriaren kontsumoa optimizatzeko.
Proxy batek hainbat errelei-konexio konexio bakarrean biltzen dituenez, baliabideen erabilera nabarmen murrizten du, eta erabiltzailearen IP helbidea ezkutatuz pribatutasun-geruza bat gehitzen du.
Hona hemen nola funtzionatzen duen eta nola konfigura daitekeen:
Nola funtzionatzen du?
Nostr proxy batek hainbat erreleirekin konektatzen du. Errele horietara gertaerak eskuratu eta argitaratzen ditu. Bezeroaren aplikazioak WebSocket konexio bakarra ireki behar du proxy-ra, eta horren bidez proxy-ak konektatuta dituen errele guztiak eskuragarri izango ditu.

Irudiaren egiletza: Yonle 2023
Bezeroak konexio bakarra irekitzen duenez, datuak eta bateria aurrezten ditu.
Proxy-ak bezeroaren izenean erreleekin konektatzen denez, erreleek proxy-aren IP helbidea ikusten dute, eta ez bezeroarena. (Hala ere, proxy hornitzailearengan konfiantza izan behar duzu).
Erabiltzeko Modua
Nostr proxy bat erraz auto-ostata daiteke. Auto-ostatatzeko jarraibideak lortzeko, begiratu
erabiltzailearen biltegi hau.
Auto-ostatzeko baliabiderik ez dutenentzat, Bitcoin Txoko-k komunitate-instantzia bat ostalaratzen du.
Erabiltzeko, gehitu besterik ez duzu:
wss://bostr.bitcointxoko.com
zure errele zerrendara.
Orain ez duzunez zuzeneko konexioak behar, errele bikoiztuak ezabatu ditzakezu.
Ikusiko dugu elkar Nostr-en!
Help keep these ideas circulating
This is an independent project. If you'd like to help support it, you can make a contribution. But there's no obligation at all. Reading, sharing, and coming back is already a form of support.
Read also
1
Blossom nos permite usar claves nostr como nuestras identidades para subir archivos a servidores de medios. Cuando se ut…

2
Merkatari bat zara eta zure negozioan Bitcoin onartzen hasteko prest zaude? Edo agian Bitcoin zale sutsua zara, tokiko n…

3
Con LNDhub puedes importar tu billetera Bitcoin Txoko a la extensión de tu navegador o en tu teléfono para aprovechar me…

Want to publish here too? No sign-up, and the text stays yours. Learn how to start
Replies (0)
Loading…
